ARCELORMITTAL (LEGASA ETA AGURAIN)

Erregulazio espedientea kentzeko eskatuz manifestazioa egin dute

2025/05/26
Larunbat honetan, maiatzaren 24an, manifestazioa egin zen Legasa eta Doneztebe artean Legasako eta Aguraingo ArcelorMittaleko lantokietako enpleguaren eta etorkizun industrialaren alde. Multinazionalak etekin ekonomikoak handitzeko industria desegiten duela eta enpleguak suntsitzen dituela salatu dute.

Legasako eta Aguraingo ArcelorMittaleko langileez gain, ehunka pertsona manifestaziora joan ziren babesa adierazteko eta enpleguari eusteko eskatzeko.

Manifestazioaren amaieran irakurri zen komunikatuan, enplegu erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta Legasa eta Aguraingo lantegien bideragarritasuna eta enpleguari eustea bermatzeko inbertsio plana martxan jartzea eskatu zuten.