Errenteriko Sabecoko langileek greba egingo dute uztailaren 21, 23 eta 24an

2008/07/17
Sabecoko langileek, ELAk eta LABek greba egingo dute hilaren 21ean, 23an eta 24an ELA eta LAB sindikatuek deituta. Izan ere, Auchan multinazionalarekin erabat blokeatuta dauden lan hitzarmenaren inguruko negoziazioak bultzatu nahi dituzte.

Sabeco enpresak Espainia mailako Hitzarmen Kolektiboa ezartzean, Gipuzkoakoa aplikatu beharrean, sortu da gatazka, Sabecoko plantila osatzen duten 50 langileek hasieratik arbuiatu  baitute hitzarmen hori.

Hitzarmen hori ezarri izanak, langileek edukiko luketena baino % 25 eta % 30eko soldata txikiagoa izatea dakar. Horrez gain, astean 50 ordu gehiago egin behar dute lan Sabecoko langileek.