Sabeco-ko grebalariei elkartasuna

2009/01/12
ELA eta LAB sindikatuetako ia mila ordezkarik hartu dute parte Gasteizen manifestazioan Errenteriako Sabeco-ko grebalariei elkartasuna adierazteko.

Izan ere, Sabeco-ko langileak urte bete bete dute greban.

Grebalariek Gipuzkoako hitzarmena aplikatzea eta lan eta soldata arloko diskriminazioekin amaitzea eskatzen dute. Era honetan, lan batzordeko kideek idatzia eman dute Emakundera egoera salatuz eta erakundearen esku hartze handiagoa eskatuz.

Sabeco enpresak Espainia mailako Hitzarmen Kolektiboa ezartzean, Gipuzkoakoa aplikatu beharrean, sortu zen gatazka, Sabecoko plantila osatzen duten 50 langileek hasieratik arbuiatu  baitzuten hitzarmen hori.

Hitzarmen hori ezarri izanak, langileek edukiko luketena baino % 25 eta % 30eko soldata txikiagoa izatea dakar. Horrez gain, astean 50 ordu gehiago egin behar dute lan Sabecoko langileek.