Errota–Gain Eraikuntza Metalikoak enpresako langileen manifestazioa

2007/07/03
Bergarako Errota-Gain enpresako langileek hiru aste daramate greban. %5eko soldata igoera, urteko lanaldiaren 4 orduko murrizketa eta %100 lan istripua izanez gero kobratzea dira eskariak eta mobilizazioaren arrazoiak. Egoera salatzeko uztailaren 5ean manifestazioa egingo dute Bergaran.

Enpresa batzordeak salatzen duenez, "zuzendaritzak ez du negoziaziorik nahi. Hala ez balitz, honez gero izango genuen beraien berri eta oraingoz ez dira langileokin harremanetan jarri, ez behintzat negoziatzeko. Bai ordea, 2 langile kalera bidaltzeko eta beste bati hilabeteko soldatarik gabeko zigorra ezartzeko, mobilizazioetan izandako gertakari bategatik. Hauek guztiagatik, Bergarako herriari eta Deba eskualdeari deia luzatzen diegu, uztailaren 5erako, arratsaldeko 18:30etan udaletxe aurrean egingo dugun manifestazioan parte hartzeko".