ERTEetan urteko egutegiaren eguneratzea
Horren ondorioz, langile horiek egutegian urte hasieran kontuan hartutakoak baino ordu gutxiago lan egin behar dute urteko zenbaketan. Jarraian, ideia hori adibide praktiko batekin azaltzen saiatuko gara:
- Langile batek urtean 1.704 ordu egin behar ditu lan, hitzarmen kolektibo bidez. Ordu horiek 366 egunetan lan egin behar ditu.
- Enpresak 40 egunez bidaltzen du langilea lan-erregulazioko espediente batera. Egun horietan ez du oporrik sortzen, ezta aparteko ordainsaririk ere, baina ez dira benetako lanegunak. Horrek esan nahi du urteko lanaldia ez dela 366 egunekoa i zango, baizik eta 40 egun kendu behar direla. Urteko lanaldia 326 egunen gainean kalkulatu behar da (366 – 40 egun).
- Urtean lanegun gutxiago lan egiten duenez, ordu gutxiago lan egin behar du, logikoa denez. Lan egin beharreko orduak 3ko erregela sinple baten bidez lortzen dira:
- 366 egun -------------------1704 ordu urtean.
- 326 egun -------------------X X = 1517,80 ordu urtean.
Ikus daitekeenez, langilearen urteko lanaldia ez da 1.704 ordukoa izango, urtean 1517,80 ordukoa baizik.
Ondorioz, enpresak aukera du egutegia egokitzeko eta beste bat egiteko, non, opor-egunak kentzen dituela aprobetxatuz, urteko lanaldiaren zati bat ere kentzen duen. ELAtik uste dugu eskakizun hori dagoeneko egin daitekeela, urte amaierara arte itxaron gabe. Hala ere, zer gertatuko litzateke enpresak uko egiten badio urteko orduak egokitzeari? Bada, langileak urteko gehiegizko lanaldia izango luke 2020an. Eta gehiegizko lanaldiari dagozkion orduak aparteko ordutzat hartuko dira.
ZALANTZARIK BADUZU ETORRI SINDIKATURA!