Ertzain baten lan-istripu hilgarria, patruilatzen ari zen autoa ibaira erortzean

2020/12/30
ELA-Ertzaintza atsekabetuta agertu da gaur goizaldean Donostian izandako lan-istripuan ertzain bat hil delako, ezagutzen ez diren arrazoiengatik patruilatzen ari zen autoa ibaira erortzean. Heriotza hori salatzeko, Ertzaintzaren Lan Osasuneko Batzordean ordezkaritza duten sindikatuek – Erne, Esan, ELA eta Euspel – Kontzentrazio batean parte hartzera deitu dute bihar, abenduak 31, 11: 30ean, Ondarretako ertzain-etxearen aurrean (Cristina infanta 28), Donostian.

Elkarretaratze honekin, hildako lagunaren familiari babesa eta doluminak emateaz gain, Josu Erkorekak zuzentzen duen Segurtasun Sailari lan istripuaren arrazoiak ikertzeko eskatuko diote. Helburua da behar diren prebentzio-neurri guztiak hartzea horrelako gertakari bat berriro gerta ez dadin.