Ertzainak mobilizatu dira lan baldintzak errespetatzea eskatzeko
Errespetu falta hau behin baino gehiagotan argi gelditu izan da eta adierazlerik nabarmenena sektoreko negoziazio mahaian agertu duen negoziatzeko borondate eza izan da eta 2016 ortzemuga egitasmoaren inposaketa. Honen bidez aurrekaririk ez duen antolaketa anabasa ezarri da Ertzaintzan.
Gainera, egitasmo honek batbatekotasunez abian jarritako ikerketa eredu bat darama bere baitan, herritarrei arreta ematen dien ikerketako langileria erdira murriztuz. Behin-behinekotasuna betirako ezartzen du zerbitzu-eginkizun bidez arazoei adabakizko konponbidea emanez. Lan-baldintza ezin kaskarragoak ezartzeaz gain ikerketako langileriaren desmotibazioa eragin du, eta, laster seguruenik, hauek guztiak herritar segurtasunera igarotzea ekarriko du.
Bestalde, azken aldian eman den Ertzaintzaren egitura aldatzeko aginduraren ondorio gisa erraz ulertu daitekeen Ertzainetxeen baterakaetek langileria gutxitzea beste helbururik ez du. Azkoitia Zarautz proiektuan argi egiaztatu den bezala, emaitza kaltegarriak izango ditu segurtasun publikoa emateko zerbitzuan.
Gaur egun, segurtasun kontselaritzak negoziazio mahaia mahai informatibo gisa erabiltzan du, murrizketak iragarri eta inposatzeko. Ezeztatzen du elkarrizketa eta murriztu dituzten eskubideak berreskuratzeko edozein saiakera.
Honen aurrean gaur hemen gauden Ertzainok geure eskubideen defentsan mobilizazio bidezko erantzuna eman beharra ikusten dugu. Aldi berean, exijitzen dugu herritarren premietara hurbilduko den polizia izatea. Ez dugu onartzen Segurtasun Sailburu honen inposizio jarrerarik ez eta errespetu faltarik ere.
Mobilizazio hau lehenengoa da eta ez gara geldituko gure eskubideak errespetatzen diren arte, eta, adostuak genituen eskubide guztiak eta kendu dizkigutenak berreskuratzeko aukera ematen digun negoziaoa eman bitartean.
Eskubide hauei eragiten die:
-
Lan-sariari
-
Itzarrira egin beharreko ekarpenei
-
Astean 35 orduko lanaldiari
-
Norbere gaietarako eta antzinatasunagatik baimen egunei
-
Lan baja dela eta osagarriari
Inposaketarik gabeko negoziazioa egiteko borondate irmoa exijitzen dugu. Horrenbestez, horrela erdietsitako akordiaoak aldebakarrez alda ezinezkoa izan behar da; lanpostu bakoitzen balorapena jaso behar du; benetako lanbide karrera ezarri behar du eta kalte ordainen dekretua aldatu beharra du.
Bukatzeko, era berean exijitzen dugu ikerketa eredu berriaren aldaketa, ertzainetxeak ez bateratzea, gida-lanpostuak ezabatzea eta lan instrukzioak negoziatu eta aldatzea.