Ertzaintzak Sabin Etxearen aurren kontzentratuta zeuden Prosegurreko langileak identifikatu ditu

2006/03/21

Erandioko polizia etxea zaintzen duten Prosegurreko langileek kontzentrazioa burutu dute eguerdian EAJren Sabin Etxearen aurrean. Langile horiek, greba mugagabean daude iragan azaroaren 7tik, lan balditza duinen eske. ELAk gaurko kontzentrazioan Ertzaintzak izan duen jarrera salatu nahi du. Ertzainek kontzentrazioan parte hartzen ari ziren 20 bat lagun identifikatu dituzte. Horrelako jarrerek EAJk gai honetan erakusten duen aurpegi bikoitza agerian uzten du beste behin. Herritarren aurrean beti negoziatzeko prest dagoela agertzen da EAJ; baina, gatazka bati aurre egin behar dionean uko egiten dio negoziatzeari. ELAk salatzen duenez, poliziak bidaltzea langileak identifikatzera ez da negoziatzeko modurik egokiena.