Ertzaintzako prebentzio-ordezkariek elkarretaratzea deitu dute gaur
2016/11/15

Trafiko-ertzain bat lan-istripuz hil zen atzo eta Ertzaintzako prebentzio-ordezkariek elkarretaratzea deitu dute gaurko Oiartzungo Ertzaintzaren instalazioen aurrean segurtasun eza salatzeko.
Hurrengo puntu hauek salatuko dituzte Ertzaintzako prebentzio-ordezkarioek:
-
Ertzaintzaren segurtasun-neurririk eza (laguntzako bigarren patruilaren falta...).
-
Segurtasun-arloko berariazko protokolorik eza; batez ere, 53 jarraibidea indargabetu izanagatik, han bai jasotzen baitziren protokoloak.
-
Eguneroko lan-materialaren egoera txarra.
Lan Osasun eta Prebentzioko Arloari galdatzen diote behingoz esku hartzeko, gertaturikoa zehatz-mehatz ikertzeko, eta Ertzaintzako langileen segurtasunari buruz duen ardura bere egiteko.
Barne Sailari galdatzen diote lankidearen heriotza lan-istripuz eta zerbitzu-egintzan izan dela lehenbailehen onartzeko.