Ertzaintzan sortutako “Absentismoaren Mahaia” utzi du ELAk

2010/05/07
Zazpi bileren ondoren ez da inolako aurrerapenik eman eta maiatzaren 6an batzorde hau uztea erabaki zuen ELAk.

“Absentismoaren Mahaia” deiturikoa martxoaren 6 osatu zen Rodolfo Ares, sailburuak Ertzainen bajen inguruan egindako adierazpenen ondoren. Aresen hitzak kritika zorrotzak jaso zituen eta batzorde hau martxan jartzeko erabakia hartu zuen.

ELAren esanetan “denbora honetan argi geratu da ez duela proposamenik aztertzeko balio eta Aresen politikari babesa emateko sortu dela”.