Ertzaintzaren aurkako erasoaren gaitzespena

2003/09/17

ELAk irailaren 14an Ertzaintzaren aurka gertatutako erasoa gaitzesten du eta zauritutako agenteak lehen bait lehen osatzea espero du. Helburu politikoak lortzeko biolentziaren estrategia erabiltzea herri eta gizarte honentzat guztiz kaltegarri da.

Era berean ELAk ETAko kidearen heriotza eta ertzainek izandako zauriak deitoratzen ditu, guzti honek gure gizarteko sektore askotan samina eta atsekabea sortu duelarik. ELArentzat ekiteko modu honekin ez gara soluziora hurbilduko.

Ideien eta proiektuen debatea bermatzen duen giroa beharrezkoa da, gizarte honetako garrantzizko sektoreok defendatzen ditugun irtenbide demokratikorako priektu eta planteamendu soberanistak aurrera ateratzeko. Krispazioa, elkarren arteko borroka eta etengabeko biolentziak ez dute batere laguntzen, are gehiago, herrialde honek behar duen debate politikoa trabatu eta deusezten dute.