Ertzaintzaren egoera larria salatu dute sindikatuek
Sindikatuen agiria:
Ertzaintzan ordezkaritza dugun sindikatuok —Erne, Esan, ELA, Sipe eta Euspel— Ertzaintzaren egoera larria jendaurrean agertu nahi dugu prentsaurreko honen bidez.
Azken urteotan egin diren murrizketa handiak eta ertzainen eskubideen urraketa sistematikoa nahikoak ez balira bezala, orain “Plan Horizonte 2016” abiarazi dute, negoziaziorik edo akordiorik gabe. Plan horrek dakartzan ondorioen artean hauek daude: mugigarritasun geografikoa eta funtzionala, ertzainetxeak ixtea... eta azken horren eragin larriak, ertzainengan berengan ez ezik, gainerako herritarrengan ere antzemango direnak.
Horrez gain, lan-egutegi berriak ezarri gura dizkigute, eta akordio erregulatzaile berri bat negoziatzeko borondaterik ez dute, 2010. urteaz geroztik galdutako eskubideak berreskuratzeari begira.
Horregatik, Sailak, azaldutako egoera berroneratzeko, batere borondaterik agertu ez duenez, aipaturiko sindikatuok baterako mobilizazioak bultzatuko ditugu, Herrizaingo Saileko arduradunen erabaki horiek aldaraztearren, eta egunez egun hain gutxietsia izan den ertzainen kidegoa errespetaraztearren.
Abiapuntu gisa hurrengo erabaki hauek hartu ditugu:
a) Mobilizazio-egutegi bat prestatzea. Asteartean hilak 16 goizeko 11 etan izango da lehendabizikoa,LEHENDAKARITZAN ( Gasteizen ).
b) Negoziazio-mahaietan parterik ez hartzea, ez bada kidegoarentzat erabat lehentasunezkoak diren gaiei benetan ekiteko.
- 2010. urteaz geroztik kendu izan diren eskubideak berreskuratzea:
• Soldatak eta Itzarri.
• Urteko lanaldia (1592 ordu).
• Norberaren egunak eta antzinatasunarenak.
• %100eko osagarria, aldi baterako baliaezintasunaren kasuan.
- “Plan Horizonte 2016” ezarpena gelditzea eta negoziatzea.
- Akordio erregulatzaile berri bat negoziatzea.
- Lanpostuen Zerrenda eta lekualdatze-lehiaketa bat negoziatzea, ertzainen oraingo