Ertzaintzaren egoera salatu dute sindikatuek
2014/05/20
ELA, SIPE eta EUSPEL Ertzaintzako sindikatuek elkarretaratzea deitu dute gaur goizean Lehendakaritzaren aurrean. Idatzi baten bitartez, ertzainentzako onuragarria izango den irtenbide bat lortzeko inplikazioa eskatu diote Urkullu Lehendakariari. Era berean, Ertzaintzaren egoera salatu dute sindikatuek.
“Ertzaintza horizonte 2016” deritzon plana bertan behera uztea eta Ertxainetxeak mantentzea eskatu diote, besteak beste, Urkullu Lehendakariari. Sindikatuen esanetan Ertzaintzako Komisaldegietako ikerketa sailen funtzionatzeko era erabat aldatu du “Ertzaintza horizonte 2016” planak eta uniformezko ikerketa sailean antolakuntza kaos bat ezarri du. Bestalde, Administrazioak uko egin dio negoziazio proposamenik aurkezteari Ertzainen lan baldintzak hobetzeko salatu dute.