Eskola-garraioko langileak greban
2013/12/05
Eskola-garraioko sektorean greba egin dute abenduaren 3an eta 5an, eta ELAk ontzat jotzen du grebaren emaitza, eragina oso handia izan baita: Bizkaian %85, Araban %60, eta Gipuzkoan %60. Azpimarratzekoa da Gipuzkoako Oarso Bidasoa eskualdea, parte hartzearen maila %90ekoa izan da-eta.
Enpresak hitzarmenaren negoziazioa oztopatuz ibili dira azken hilabeteotan soldatak izozteko ahaleginetan.
Sektoreko enpresekin egin den azken bileran ez genuen akordiorik lortu, ez baitute aldatu aurreko bileretan izan duten jarrera.
Sektorearen betiko eskakizuna soldatak parekatzea da sektore publikoko kategoria baliokidearekin, eskola-jantokietan bezala, eta baita lan-erreformatik blindatzea ere.