Eskoriatzako TESAko lanpostuak arriskuan

Eskoriatzako TESAko langileak oso kezkatuta daude bertako ia 80 lanpostu kolokan ikusten dituztelako.
Enpresa Batzordeak sarri ekatu dio Zuzendaritzari etorkizuna bermatuko duen plan bat. Eskoriatzan produkzioa eta gaur egun dauden lanpostu guztiak mantentzeko balioko duen plan bat.
Zuzendaritzak behin eta berriz esan digu ez duela planik aurkeztuko, ahal duten guztia egiten ari direla eta ez dutela Eskoriatzako lantegi arriskuan ikusten.
Baina enpresak azken aldian hartutako erabakiak beste norabide baten doazela dirudi. Aurrejubilazioak eta kaleratzeak maiz egiten ditu, era horretan langileen heren bat kaleratua izan delarik azken 3 urtetan.
ASSA ABLOY multinazionalaren barnean kokatzen da TESA enpresa eta beraie eskatzen diegu lantegia eta langileak Eskoriatzan mantentzea.