Eskualdeko eskola jantokietako greba bertan behera geratu da Nafarroako Gobernuak ezarri nahi zuen lanaldi murrizketan atzera egin duelako

Gobernuak deitutako hiru greba egunetatik lehenengoaren bezperan jakinarazi duenez, eskualdeko eskola jantokietako begiraleei ezarri nahi zien lanaldi murrizketan atzera egin du, eta 2,5 ordukoa izaten jarraituko du.
Auzolagun enpresak, eskualdeko eskola jantokiak kudeatzeko Nafarroako Gobernuak azpikontratatuko enpresak, batzordeari jakinarazi dio kendu egingo duela begiraleei lanaldia murrizteko martxan zuen lan baldintzen aldaketa. Murrizketa hori Nafarroako Gobernuak jantokietako begiraleen orduak murrizteko hartutako erabakiak eragin zuen.
Egoera horren aurrean, enpresa batzordeak grebarako deia egin zuen abenduaren 13an, 15ean eta 20an, eta enpresak errekurtsoa jarri zuen. Honen aurrean, Nafarroako Gobernuak grebaren lehen egunaren bezperan jakinarazi du bertan behera utzi duela proposatu zuen murrizketa.
ELAk uste du deitutako mobilizazio eta grebak funtsezkoak izan direla Nafarroako Gobernuak planteatutako murrizketan atzera egiteko.