Osasunbidea

Eskubide Sozialen Kartak pribatizazioaren aurkako protesta egin eta 23ko greban parte hartzeko deia egin du

2023/03/13
Osasunbideak itundutako Médicis enpresako ateetan pribatizazioaren aurakako protesta egin da, osasun zerbitzu publikoko ekografoak erabili gabe dauden bitartean, zentro honetara bideratzen direlako diagnosia egiteko lanak.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, protesta egin da gaur Iruñeako Médicis enpresako ateetan. Enpresa honetara Osasunbidak hainbat lesio eta patologien diagnosia egiteko behar diren irudi probak egiteko lanak bideratzen ditu, zerbitzu publikoko makinak erabili gabe dauden bitartean.

Pribatizazio eta bideratze kasu hau osasun publikoaren defentsaren beharra azaleratzeko erabili da, eta Osasunbideako Intersindikalak (LAB, CCOO, UGT, ELA eta SAE) eta Nafarroako Osaun Plataformak martxoaren 15ean, 18an eta 23an deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin da.

Irakurri den testua hemen