ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOEN ALDE

2005/09/07

ELAk bat egin du datorren astelehenean, hilak 12, Auzitegi Nazionalak Rafa Díez, LABeko Idazkarkari Nagusiaren aurka prestatu duen sumarioa salatzeko egingo diren elkarreteratzetan parte hartzeko deialdiarekin. Kontzentrazioak eguerdiko hamabietan egingo dira eguerdiko hamabietatik aurrera Gasteiz, Bilbo, Baiona eta Donostian. Iruñean, berriz, datorren ostiralean burutuko da.

KOMUNIKATUA

Behean sinatzen dugun eragile politiko, sindikal eta sozialok Auzitegi Nazionalaren Instrukzioko 5. Epaitegi Zentralak hainbat personaren aurka eta ordezkaritza politiko, institucional eta sindikal handiko erakundeen aurka (hauen artean LAB sindikatua) abiatu duen 35/02-M sumarioan egiten diren inputazioak salatzen ditugu. Honelako jarduerak funtsezko eskubideen urraketa baino ez dira eta, prozedura inkisitorialen bidez, pertsona eta erakundeen kriminalizazioa eta jazarpena burutzen da era nahasi eta funsgabean. Zuzenbide Estatua bizi dugun gatazkaren konponbidea oztopatzera datozen helburu eta interes politiko zehatzetarako erabiltzen ari da.

Gisa honetako bidegabekeria antidemokratikoen aurrean oinarrizko eskubide zibil eta politikoak defenditzeko konpromisoa azaltzen dugu eta Alderdien Legeak eta neurri judizialek urratu dituzten funtsezko eskubide demokratikoak beren horretara bueltatzeko eskatzen dugu.

Gure deia luzatzen dugu bake eta demokrazia egoerara bideratzeko elkarrizketa eta negoziazio arloan ezinbestekoak diren urratsak egin daitezen.

Era berean, datorren astelehenean, irailaren 12an, eguerdiko 12:00etan, eskubide zibil eta politikoen alde hiriburuetan deitu ditugun kontzentrazioetan parte hartzera animatzen dugu euskal jendarte osoa. Kontzentrazioak ondorengo tokietan izango dira:

  • Bilbo. Plaza Zirkularra.

  • Donostia. Alderdi Eder.

  • Gasteiz. Andra Mari Zuria.

  • Baiona. Herriko Etxea (12.30etan)

  • Iruñea. Meridadeen Plaza. Ez dago 12rako baimen aukerarik, beraz, irailaren 16an egingo da.

ELA · LAB · ESK · STEE-EILAS · EHNE · ELB · HIRU · Batasuna · EA · Aralar · AB · Zutik · ANV · Elkarri