Espainia ez da demokrazia bat #kataluniarekin #LlibertatPresosPolítics

2018/03/23
Espainiako Epaitegi Gorenak Kataluniako 13 politikari eta buruzagi soberanista auzipetu ditu; matxinada delitua leporatzen diete. Erabaki honek agerian uzten du beste behin agerikoa den gauza bat: Espainia ez da demokrazia bat.

Egoera honetan, ELAk lehendabizi bere elkartasuna adierazi nahi die preso politikoei, eta berehala askatuak izan daitezela exijitzen du. Gainera, gure sindikatuak, orain arte egin duen bezala, argi utzi nahi du beti egongo dela Kataluniarekin eta herri honek bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea defendatzen jarraituko duela.