Espainia ez dela demokrazia bat berretsi du Muñozek

2018/03/27
Adolfo Muñozen hitzetan Espainiako gobernuak oinarrizko eskubide eta askatasunak urratzen jarraitzen du Katalunian. Bilboko Radio Popularren egindako elkarrizketa batean, Kataluniak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea defendatzen jarraituko duela baieztatu du Muñozek, baita azken egunotako atxiloketak salatu ere. Bestalde, pentsiodunen manifestazio handiak txalotu ditu, borroka sozial eredugarriak direla adieraziz. "Garatzen ari den borroka feministak, nola pentsiodunen mobilizazioek ere, biek ala biek erakusten digute zenbateko indarra duen borrokak", azpimarratu du.