Aurrekontuetako gastua ez da haziko Espainiako Gobernua eta Unidos Podemosen arteko akordioaren ostean

2018/10/25
ELAk gogoratu du sinatu dena legegintzaldirako akordioa dela, 2019ko aurrekontuetatik haratago doana. Akordioak ez du 2019ko aurrekontuetan aldaketarik eragingo; azken urteetako ildoari jarraituko zaio. Espainiako Gobernuaren gastu-aurrekontuan ez da aldaketarik izango, akordioaren aurretik zein ondoren.

Pedro Sanchezen gobernuak eta Unidos-Podemosek “2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Akordioa” delakoa sinatu dute. Izena gorabehera, berez legegintzaldirako akordio bat dela esan daiteke; puntu nagusiak aurrekontuen eztabaidatik kanpo geratzen dira (bere legegintza-bideak dituzte, esaterako lan erreformak edota gutxieneko soldatak). Pentsioetan ere akordioa oso urria da. Egonkortasun Faktorea mantentzen da; ez zaio helduko gutxieneko pentsioen duintzeari, eta murrizketa handi batuk ez dira bertan behera geratuko (pentsio berriek jasango dutena, edota erretiro adina atzeratzea).

Irakurri Txostena