Espainiako gobernuak, mendeku gosez, Kataluniako gobernua espetxeratu du

2017/11/02
Espainiako gobernua botere judiziala erabiltzen ari da herri katalanaren ordezkari legitimoen aurkako mendeku operazioan; espetxera bidalita, preso politiko bilakatu ditu, jarduera politiko hutsagatik auziperatu baitituzte. Hau onartu ezineko lotsa da, eta agerian uzten du espainiar “demokrazia” zenbateraino dagoen hondatuta.

 

ELAk exijitu du atxilotu guztiak aska ditzatela eta europar instituzioei eskatu die ez dezatela esan Katalunian gertatzen ari dena “barne arazo” bat denik; errepresioak eta jazarpen antidemokratikoak jo dituenak Kataluniako herritarren gehiengoak hautatu dituzten ordezkariak dira.

ELAk dei egiten dio euskal gizarteari larunbatean Bilbon deituta dagoen manifestazioan eta igandean Iruñean izango den elkarretaratzean parte har dezan.