ELA, CIG eta Kataluniako Intersindikala

Espainiako Gobernuari eskatu diote berma dezala euren lurraldeetako hitzarmenek lehentasuna izango dutela

2024/02/12
ELAk, CIGek eta Kataluniako Intersindikalak ezinbestekotzat jo dute lurralde hitzarmenak berriro nagusitzea estatukoen gainetik. Premiazkotzat jo dute lan erreformek patronalari ekarri dioten negoziazio gaitasuna orekatzea. Ildo horretan, Pedro Sanchezen Gobernuari eta Yolanda Diazen Ministerioari eskatu diete ahalik eta lasterren aurkez dezatela lege proiektu bat hitzarmen propioen lehentasuna eztabaidatu eta onartzeko.