Espainiar gobernuak iragarritako EPEa eskasa da benetan

2017/07/11
2010eko uztaila eta 2016ko uztaila bitartean Estatuko Administrazio orokorrean soilik 32.000 lanpostu baino gehiago suntsitu dira. Gobernu españolak 26.000 lanpostu gehiago deitu beharko lituzke 2010eko langile kopurua berreskuratzeko. Iragan astean Españiar Gobernuak erreposizirako 10.606 lanpostu inguru bilduko dituen EPE bat (7.000 inguru Estatuko Administrazio Orokorrerako eta 3.000 inguru justizia administraziorako), 2017-2018 urteetarako 4.246 lanpostu berriko beste aparteko EPE bat eta 5.000 lanpostu inguruko barne sustapeneko EPE baten deialdiaren berri eman zuen.

EPE honen inguruan ez da negoziazio prozesu errealik egon. Gobernua, jadanik erabakitako deialdia baten inguruko informazioa ematera mugatu baita beste behin ere. Azken bilera honetarako deialdia 2 egun lehenago helarazi zigun eta dokumentaziorik helarazi gabe. Hartutako erabakien berri ematera mugatu da berriro ere Administrazioa. 2010eko uztailetik 2016ko uztailera bitartean 32.000 lanpostu baino gehiago suntsitu dira. Alabaina, iragarritako LEPak 4.246 lanpostu berri baizik ez ditu eskaintzen. Hortaz, eskaintza oso urria gertatzen da, 2010eko Enplegu tasa berdintzeko, 26.000 lanpostu gehiago eskaini beharko lirateke eta.
ELAk berriz ere salatu nahi du, lanpostu galera etengabeak, lan kargak gehitzea dakarkiela langileei, gero eta adintsuagoa den plantilla batean gainera (langileen erdiak 55 urtez gorakoak baitira, eta horietatik 28.000 60 urtez gorakoak).
Horrez gain, zerbitzuak externalizatzeko (pribatizatzeko) joera etengabeak eta lan baldintzetan ezarritako murrizketek, zerbitzu publikoen kalitatearen galera eragiten ari dira.