ESPAINIAR GOBERNUAREN DATUAK EZ DITU INORK SINISTEN

2004/01/15

Sebas Andreu, ELAko Negoziazio Kolektiboaren arduradunaren aburuz, Estatistika Institutu Nazionalak gaur eman dituen datuak "ez ditu inork sinisten". "Guztiok dakigu, iaz prezioak Espainiar Gobernuak eman dituen datuak baino askoz gehiago igo direla, ondorioz estatuko estatistiketan ibiltzen dituzten datuen sinesgarritasuna oso urria dela uste dugu".
Andreuren arabera Espainiar Gobernuak aurrikusi dituen KPIren soldata igoerak ez dute inunogo baliorik, hori dela eta ELAk azkeneko KPIa baino askoz gehiagoko soldaten igoera eskatzen jarraituko du.