Espaniar gobernuak daraman etengabeko atxiloketa politika salatu du ELAk
2011/01/18
Publiko egin den ohar batetan, ELAk gobernu espainiarrak daraman etengabeko atxiloketa politika salatu du; urtarrilaren 18an dinamika honen baitan poliziak beste hamar pertsona atxilotu ditu.
ELAk oso larritzat jotzen du inoiz legez kanpo utzi behar ez ziren organizazioen izenean ekimenak burutzen dituzten pertsonak terroristatzat jotzea.
ELAk bere kezka agertzen du atxiloturiko pertsonek inkomunikazio garaitan jaso dezaketen tratuaz eta beren eskubideak guztiz errespetatuak izan daitezela exijitzen du.