Espekulazioak eta ez soldatek eraman gaituzte egungo egoera ekonomikora

2008/10/20
ELAren iritziz, soldatak ez dira izan ziklo ekonomiko berriaren errudunak. Era honetan, onartezina da ondorioak langileei leporatu nahi izatea. Hazkuntza hasi zenetik lanaren errentek BPGean (Barne Produktu Gordina) duten partehartzea beheraka joan da, nabarmen eta etengabe. Zehazkiago, soldatapekoen ordaina 1993an BPGaren %52,3 izatetik %48,3 izatera jaitsi da, 2007an.

Adolfo Muñoz, idazkari nagusiaren ondokoak, ELAk negoziazio kolektiboan aurre egingo diela soldata murriztu eta lanaldia eta malgutasuna gehitu nahi dutenei, aurreratu du.

Txostena irakurri