ESPETXE POLITIKA ANKERRAREN ARRAKASTA

2006/03/03

Oraindik Igor Anguloren heriotza salatzen ari garela, beste euskal preso bat hil da Espainiako kartzeletan. <p>Roberto Saiz Olmoren heriotzaren kausa bihotzekoa izan bada ere, ez da zaila pentsatzea kartzelak, euskal presoak jasaten ari diren jazarpenak eta behar bezalako sendagile arreta ezak eraginik izan duela Robertoren heriotzan. Pozik egon daitezke, bai, euskal presoak kalera atera ez daitezen politika zehatza diseinatu eta, etengabe, hobetzen ari direnak, Robertoren heriotzarekin! <p>
Ezin da ahaztu, bestalde, era sistematikoan eta neurririk gabe erabiltzen den bada-ezpadako espetxeratzearen ondorioz, Robertok bi urte eta erdi zeramala espetxean, epaitua izan gabe. <p>
Guk, berriro ere, Espainiako gobernuari eskatzen diogu zuzendu dezala, behingoz, espetxe politika, beste heriotzarik ez dadin gerta espetxetan. <p>
Azkenik ELAk dolumina eta elkartasuna adierazi nahi die Roberto Saiz-en senitartekoei.