Estatuak Katalunian errepresioa areagotu du EAJk PPren aurrekontuak babestu eta biharamunean

2018/05/24
Estatuak Katalunian errepresioa zeharo areagotu duela beste makrooperazio polizial baten bidez, asmo propagandistiko nabarmenarekin; operazio hori hain zuzen EAJk Espainiako aurrekontuak PP, Ciudadanos eta UPNrekin batera babestu eta biharamunean gertatu da.

Horrez gain, aurrekontuak onartu izanak Rajoyri legealdia bukatzeko behar duen egonkortasuna ematen dio, noiz eta PP -alderdi politiko den aldetik- Gürtel auzian zigortu dutenean, trama ustelaren partaide izan delako “etekina ateratzeko” asmoz.