Mitxel Lakuntza: "Estatuarekin konfrontazio demokratikoak ekarriko du burujabetza gehiago"

2021/08/30
Mitxel Lakuntza: "Estatuarekin konfrontazio demokratikoak ekarriko du burujabetza gehiago"
Europapress agentziari egindako adierazpenetan, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak alde bakarreko prozesu subernistaren alde azaldu da, “autogobernuaren aldetik, gaur egungoa baino egoera askoz hobea lortzeko”. Izan ere, EAJk defendituta aldebikotasuna “fikzio” hutsa da, ez baitio erantzuten Madrilgo Gobernuak bideratzen ari den birzentralizazioari. “Normaltasun gisa jotzen da etengabeko erasoa eta birzentralizazioa dena. Ezin erabaki jarraitzen baitugu zenbat irakasle behar ditugun, zenbat mediku, zenbat langile publiko, birjartze-tasa bat baitago, eta muga da hori”.

Pandemiak agerian utzi besterik ez du egin “autogobernuaren tresna gabezia, EAEn nahiz Nafarroan, eskumenen ikuspegitik”, zeren eta “azkenean, aginte bakarra” Madrilek ezartzen du.

Horregatik, Lakuntzak beharrezkotzat jo du jendeari "gertatzen ari dena" kontatzea, "eskubideak eta eskumenak galtzen ari garela konturatzeko”, eta “alde bakarrez autogobernua eta erabakitzeko eskubidea defendatzea, demokratikoki Estatuari aurre egiteko”.

Hona ELKARRIZKETAREN laburpena osorik.