Estatuko administrazioko murrizketen kontsolidazioa eta 2013ko jardunaldiaren igoera gauzatu dira

2012/12/27
ELAk atzo Estatuko Administrazio Orokorreko bileran parte hartu zuen atzo Madrilen. ELAk salatu egin zuen Jardunaldiaren eta Ordutegien Erreglamendu honen inposaketa, inolako negoziaketa errealik gabe eman da eta. Administrazioak bere izaera larderiatsu eta agintzailea erakusten jarraitzen du, gutxieneko joko-arau demokratikoei muzin eginez.

 

Gobernuak aurkeztutako proposamenean 2012ko murrizketak kontsolidatu egiten dira norberak aukeratzeko egunei eta 2012ko oporrei dagokienez eta, horrez gain, aurkeztu duen lan-egutegian urteko jardunaldia 17 ordutan luzatzen da. Neurri hauen bitartez sektore publikoan ematen ari diren lanpostuen suntsiketa handitu egingo da eta Estatuko Administrazio Orokorreko langileen lan-baldintzak are gehiago narriatuko dira.

Administrazioak legezko obligaziorik izan gabe murrizketa berriak gehitu dizkie Uztaileko Errege-Dekretuari, aipatzekoak dira:

  • Idazkariordeek inposatutako lan-egutegiak, aurretik negoziaziorik eman gabe.

  • Urteko sasoi batzuetan organismo batzuen itxiera eman ahal izango da, enplegatu publikoen oporrak eta hiritarrentzako zerbitzuak itxiera horiekin baldintzatuz.

  • Norberaren garapenerako formaziorako baimenak desagertu egiten dira.

  • Administrazioak aldebakarrez lan eta familia-bizitzak bat-egiteko eta malgutzeko neurriak “zerbitzuen beharretara” baldintzatuko ditu.

Instrukzio guztian zehar orain arte norberaren eskubide zirenak aldatu egiten ditu eta zerbitzuen beharretara edo arduradun bakoitzaren interesetara baldintzatu egiten dira.

Sindikatuoi esan zitzaigun baita, lanerako ezintasuna eragiten ez duten baimenak urteko lautara mugatuko direla, orain arte mugarik ez zegoenean.

ELAk argi adierazi zuen ez geniola inongo zilegitasunik emango uztaileko Dekretuaren ondorioz edo bestelako arau berriren baten ondorioz aplikatutako edozein murrizketari.

ELAk murrizketa hauek guztiak salatu ditu administrazioaren aurrean eta azken urteetan lapurtutako lan eskubideak bueltatzea exijitu dugu. Era berean, Estatuko Administrazioko langileak Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroakoekin homologatze prozesu batean sartzea eskatu genuen. Euskal sektore publikoan lan egiten dugu eta beste lankide guztien lan eskubideak exijitzen ditugu. Murrizketa hauekin Autonomi Erkidegoetako eta tokiko administrazioetako langileekiko diskriminazio ekonomiko, soziala eta lanorduena handitu besterik ez da egiten.