Estaturik gabeko nazioetako sindikatuek Kongresuan eskatu dute Espainiako LGS hobetzeko aukera izatea
ELA, CIG, LAB, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek bilerak izan dituzte PSOE, Sumar, Podemos, Junts per Catalunya, ERC, PNV, EH-Bildu, Compromís eta BNG alderdiekin, hauek Langileen Estatutuko 27. artikuluaren aldaketa bultza dezaten, hartara Espainiako LGS hobetu eta haien nazioetan gutxieneko soldata propioa ezartzeko aukera izateko.
Halaber, estaturik gabeko nazioetako sindikatuek alderdi guztiei eskatu diete Langileen Estatutuan aldaketarik eginez gero ez dezatela onartu, baldin eta lurralde bakoitzean lanbide arteko gutxieneko soldata hobetzeko biderik ematen ez badu.
Espainiar Gobernuak ez du onartzen Estatua nazio anitzek osatzen dutenik, ez eta eremu sindikalean ere, eta Madrildik gutxieneko soldata bakarra inposatzen du, CCOO eta UGTrekin batera. Bestalde, Sanchezen Gobernuak eragotzi egiten ditu eskari sindikal nazionalak, nahiz eta hauek zenbait lurraldetan gehiengoa izan. Areago, ELAk, CIGek eta LABek badute ordezkaritza gehieneko sindikatu izaera; haatik, LGS negoziatzen denean negoziaziotik baztertu egiten dituzte.
Espainiar Gobernuak gehiengo parlamentarioak behar ditu edozein lege-proposamen aurrera ateratzeko, eta ez da gauza horiek bakarrik osatzeko. Alabaina, lurralde jakin batzuetako alderdiei babesa eskatzen die eta aldi berean entzungor egiten dio lan arloan lurralde horietako sindikatuen borondateari.
Gutxieneko soldata edozein naziotan funtsezko tresna da kohesio soziala iristeko eta pobreziari aurre egiteko. Haatik, espainiar Estatuak LGS bakarra ezartzen du, eta hori ez dator bat Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako nazioen beharrizan eta borondatearekin. Estaturik gabeko nazioetako sindikatuek ez dute onartuko araubide bakar eta zentralista horrek LGS urria, lanaldi partzialeko enplegua edo aldizkako finkoak baliatuz lan prekarioa eta soldata kaskarrak normalizatzerik.
ELAk, CIGek, LABek, Intersindical Valencianak, Intersindical Catalanak, IACek eta STEIk espero dute bilera hauen ondoren lurralde bakoitzeko LGSen aldeko lege-proposamenak lantzea eta espainiar Estatuko herri ezberdinetara justizia soziala ekarriko duen aldaketa politikoa hastea.