Osakidetza Manfiestazioa

Esther Saavedra, ELA: “Erabaki politikoak hartu behar dira Osakidetzaren arazo estrukturalak konpontzeko. Lehentasuna izan behar du”

2023/02/25
ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, milaka pertsona bildu dira gaur EAEko hiru hiriburuetako kaleetan osasun publikoaren desegitea salatzeko eta Osakidetzaren egiturazko arazo larriei konponbideak eskatzeko. Osakidetzaren gainbehera agerikoa da bai langileentzat, bai herritarrentzat.

Bertan, Esther Saavedra ELAko Osakidetzako arduradunak esan du finantziazio ere badela Osakidetzaren arazo: “Askotan entzun diogu Urkullu Lehendakariari berari esaten Osakidetzako arazoa ez dela diru kontua. Baina hitz horien atzean dagoen errealitatea oso bestelakoa da. Orain dela gutxi onartu da Aurrekotu Legea Gasteizko Legebiltzarrean. Eta propagandaz haratago, salatu behar dugu, aurten, Osasunera bideratutako aurrekontua, 2022an benetan gastatutakoa baino 20 milioi euro txikiagoa dela”. Era berean, azpimarratu du dirua egon badagoela: “EAEko administrazioak 9.000 miloi euro dauzka bankuan, pandemia aurreko kopuruaren bikoitza; 2020 eta 2021an, 2.000 miloiko suerabita eduki du Eusko Jaurlaritzak eta 2022ko errekaudazioa inoizko handiena izan da EAEn”.

Bai pandemia, bai prefil batzuen balizko eskasia, aitzaki perfektua bihurtu dela deitoratu du Saavedrak, beste egoera batean aplikatzen oso zailak izango liratekeen neurriak hartzeko. “Osakidetzak dauzkan arazoak estrukturalak dira eta pandemia aurretik datoz”, gogorarazi du.

Asko hitz egiten da medikuen eskasiari buruz. Baina benetan eskasia horren atzean dagoena da lan baldintza prekarioak. Izan ere, Osakidetzako langileak lan baldintza prekarioak pairatzen dituzte, kategoria guztietan: behin-behinekotasuna %50etik gora kokatzen da; lan gainkarga sistematikoa pairatzen dute; ez dira bajak, erretiroak eta bestelakoak betetzen; %20ko erosahalmena galdu dute azken urteetan; eta abar luze bat”.

Egoera honetan, herritarrei eskaitzen zaien arreta zerbitzua gero eta kaxkarragoa dela ziurtatu du ELAko kideak. Murrizketa zuzenak aplikatu eta mantentzen baitira, hala nola, Deustu, San Martin edota Zumarragako EAGetako itxierak; Santiago Ospitaleko larrialdietako itxiera; Basurtu Ospitaleko bihotzeko kirurgiako itxiera; eta beste hain bat.

Bitartean, kanpo kontsulta baterako zain dauden pazienteen kopurua 6 aldiz biderkatu da 6 urtean; proba diagnostiko baten zain daudenenak ere bikoiztu egin dira 2019tik; eta kirurgiako itxaron zerrendak %36 hazi dira hiru urteetan.

Testuinguru honetan, osasun aseguru pribatuen kontratazioak gora egiten du etengabe, Saavedrak eskainitako datuen arabera: “Bizkaian, esaterako, 3 herritarretik 1ek aseguru pribatua dauka. Gure osasun sistema publikoaren desegiteak aurrera egiten duen heinean, orduan eta diru gehiago irabazten dute batzuek gure osasunaren kontura”.

Egoera honen atzean erabaki politikoak daudela segur da Saavedra. Horregatik, “erabaki politikoak hartu behar dira Osakidetzako arazo estrukturalak konpontzeko. Bada ordua osasungintza publikoa Eusko Jaurlaritzako benetako lehentasuna bihurtzeko”.