Esther Saavedra (ELA-Osakidetza): “Bakarrik grebak lortu du garapen profesionala bezalako gaiak desblokeatzen hastea”

2022/02/26
Milaka lagun atera dira kalera Eusko Jaurlaritzaren osasun politika salatzeko; astelehenean, otsailaren 28an, Osakidetzan beste egun greba deituta dago Lehen mailako arretaren kolapsoa eta ospitaletako gainkarga salatzeko milaka lagun atera dira gaur, otsailaren 26an, kalera Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta berehalako neurriak eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari. Era berean, sindikatuek gogorarazi dute osasun arloaren arazoa aspaldikoa dela.

Hala dio Esther Saavedra ELAko Osakidetzako arduradunak: “Atzo, lehen greba egunean, Lehen Arretan, esan behar dugu grebaren jarraipena masiboa izan dela, %70tik gorakoa, Osakidetzak esaten duena esaten duela! Atzokoak, azken hamarkadako jarraipenik handiena izan du Osakidetzan, nahiz eta abusuzko gutxieneko zerbitzuak izan”.

“Zalantzarik gabe -jarraitu zuen Esther Saavedrak-, langileen nekearen eta berehalako, egiturazko eta sakoneko konponbideen beharraren islarik onena da. Eta konponbide horiek martxan jartzen ez badira, mobilizazioak areagotuko ditugu”.

“Mobilizatzeko eta Osakidetza bere posizioak mugitzera behartzeko unea da -gaineratu zuen ELA-Osakidetzaren arduradunak-. Atzo Lehen Arretan egindako greba edo astelehenean Osakidetza osoan egingo den greba dira bidea. Bakarrik grebak lortu du garapen profesionala bezalako gaiak desblokeatzen hastea”.

Hauexek dira ELAren aldarrikapenak:
• Osakidetzaren aurrekontua handitzea 2023. ekitaldirako, EBko batez bestekora iritsi arte (BPGren %7), horren %25 lehen arretara bideratuz.
• Plantillak egoki dimentsionatzea, milaka lanpostu sortuz, lan-kargak arrazionalizatzeko eta herritarrei kalitatezko arreta emateko.
• 24.600 langilek baino gehiagok pairatzen duten behin-behinekotasunarekin amaitzea, %8ra jaitsi arte, plantillak kontsolidatuz.
• Galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eta murrizketa guztiak lehengoratzea, Garapen Profesionalean aplikatutakoa barne.
• EAGetan aplikatutako murrizketa guztien rebertsioa: berriro irekitzea edota arreta-ordutegiak berrezartzea.
• Kategoria guztietan, erretiroak, bakanteak, bajak eta bestelako absentziak berehala, osorik eta lehen egunetik betetzea.
• Arrisku psikosozialak ebaluatzea eta neurri zuzentzaileak aplikatzea, arreta berezia jarriz lan-kargetan eta pandemiaren ondorioetan.
• Malgutasunerako edota lana eta familia bateragarri egiteko neurri eraginkor eta errealak.
• Irekita dauden gatazkak konpontzea: txanda osagarria, %4ko osagarria; osagarri espezifikoa eta Santiago Ospitaleko larrialdien itxiera.
• Plantillaren aurretiazko erretiroa erraztuko duten neurriak.

ASTELEHENA, OTSAILAK 28:
Greba Orokorra Osakidetza osoan. Manifestazio zaratatsuak hiru hiriburuetan:
BILBO: Basurtuko Ospitaletik, 12:00etan. ESTHER SAAVEDRA Osakidetzako arduraduna (manifestazioaren aurretik adierazpenak: 11:45h).
DONOSTIA: Groseko Osasun Zentrotik 12,30ean. Igor Eizagirre.
GASTEIZ: Santiago Ospitaletik, 12:00etan.