Esther Saavedra, ELA Osakidetza: “Osasun publikoa kolapsatuta dago, eta bitartean osasun pribatua indartzen ari dira"

2022/01/23
Lehen mailako arretaren kolapsoa eta ospitaletako gainkarga salatzeko milaka lagun atera dira gaur, urtarrilak 23, kalera Bilbon, Donostan eta Gasteizen, eta berehalako neurriak eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari. Era berean, sindikatuek gogorarazi dute osasun arloaren arazoa aspaldikoa dela.

Hala dio Esther Saavedra ELAko Osakidetzako arduradunak: “Egiturazko arazo baten aurrean gaude. Azken hamarkadetako murrizketa politken eta inbertsio faltaren ondorioa delako egungo egoera”. 2019ean, pandemiaren aurretk,  egin ziren lehen arretako aurreneko greba egunak, eta harrezkero “egoerak okerrera baino” ez duela egin ziurtatu du, pandemiak kolpatuta: “Lehen arretako egoera zein ospitaletakoa jasangaitza da”.

Errealitatea hori izanagatk ere, Osakidetzak bere horretan jarraitzen duela salatu dute sindikatuek. Saavedra: “Ez du konpontzeko borondaterik. Osteguneko mahai sektorialean garbi geratu zen hori: ez zuen neurri bakar bat ere proposatu osasun zentroetako egoera larria aldatzeko”. Ondorioz, errefortzu ezak, bajek, erretroen ordezkapen faltak, lan gainkarga sistematkoak... kinka larrian jarri dute osasun publikoa. Eta ondorio garbiak ditu horrek: “Osasun publikoa kolapsatuta dago, eta, bitartean osasun pribatua indartzen ari dira. Aseguru pribatuen kopurua errekorretan daude. Osasun publikoaren etorkizuna jokoan dago”.

Behin-behinekotasuna eta aurrekontuak

“Aurrezkiaren ikuspegitk soilik azaltzen dira Osakidetzan hartutako neurriak”, azpimarratu du ELAko arduradunak. “Urrian, pandemia betean, 4.000 langile kaleratu zituen Osakidetzak, eta beste batzuen artean, Zumarraga, Deustu eta San Martneko Etengabeko Arreta Guneetan murrizketak egin dira. Osasun zentroetako arreta ordutegiak ere murriztu dira”. Gainera, osasun arloak orain dela 10 urte baino aurrekontu txikiagoa dauka, eta, ondorioz, Europako eta Espainiako Estatuaren atzetk dago EAE osasun publikoko inbertsioetan. “EAEko BPGaren %4,9 inberttzen da; Espainian, berriz, %6 inberttzen da, eta Europako batez bestekoa %7 da. Are gehiago, onartu berri diren aurrekontuek 2021ean benetan gastatutakoa baino 16 milioi euro gutxiagoko inbertsioa planteatzen dute”.

Hori gutxi ez, eta langileen behin-behineko kopurua “dramatkoa” da, Saavedraren hitzetan. 24.000 behin- behineko langile izaki, plantllaren %58 daude egoera horretan, eta horietatk 9.000 langilek 8 urte baino gehiagoko antzinatasuna dute.

Horren aurrean, mobilizazioa inoiz baino premiazkoagoa dela uste du ELAk. Bide horretan jarraituko du lanean sindikatuak.