ETA-ren agiriaren aurrean

2010/09/05
1ELAko Batzorde Eragileak bihar balorazio zabalagoa egingo du gaurko igandez, Irailak 5, publiko egin den ETAren komunikatuaren aurrean.
  1. Presazko ohar honetan, ELAk adierazi nahi du positiboki baloratzen duela ekintza armatuak ez burutzeko ETAk hartu duen erabakia. Guztiz beharrezkoa eta desiragarria da distentsio keinu hau, eta bide batez, koerentea gure gizarteak berretsitako eskaerekin.
  2. ELAk beharrezkoa diren urratsak eman ditzan eskatzen dio ETAri honako erabakia behin betikoa bihur dadin eta, bederen, onar ditzan nazioarteko eremuko pertsona eta elkarte esanguratsuek eginiko   Bruselasko  Adierazpenean jasotakoak
  3. Gainera, ELAren ustez, honako erabakia zuhurtziaz eta arduraz hartu behako luke espainiar gobernuak, bere egungo politika berrikusiz eta distentsioa sendotzera, bakera eta normalizazio politikora lagunduko duten beharrezko erabakiak hartuz.