ETAk EITBren egoitzaren aurrean egindako atentatua gaitzesteko bilkura

2009/01/02
ELAk deituta ehunka lagunek bat egin dute EITBren egoitzaren aurrean ETAk egindako erasoa salatzeko bilkuran. Kontzentrazioa atentatua izan zen tokian izan da, eta leloa “Langileak eta abertzaleak garelako. Ez gaude ados" izan da. ELAren zuzendaritzaren ordezkaritza zabal bat bertan izan da.

Komunikazio arduradun Patxi Agirrezabalak nabarmendu duenez ETA oztopoa da eta soberan dago.  “ETAren atentatua adierazpen eta informazio eskubideen aurkako eraso onartezina da, hauek baitira salbuespenik onartzen ez dituzten edozein gizarte demokratiko baten oinarriak”, gaineratu du.