ETAk Elgoibarko PSEko egoitzaren aurka egin duen atentatuaren gaitzespena

2008/04/20
ELAk gaitzesten du PSEk Elgoibarren duen egoitzaren aurka ETAk burutu duen atentatua. Sindikatu honek bere elkartasuna helarazi nahi die bai PSEri eta bai atentatuan bere ondasunak kaltetuak izan dituzten auzokideei.

ETAri indarra eta bortxakeriaren bideak behingoz baztertzeko exijentzia berresten dio ELAk. Sufrimendua eta haserrea bakarrik sortzen dute honelako ekimenek eta horregatik borroka armatuarekin bukatu beharra dago. Herri honek bizi duen gatazka politikoari irtenbideak eskaintzeko ezinbestekoa da soilik bide zibil eta demokratikoak erabiltzea.