ETAren mehatxuak guztiz onartezinak dira

2009/01/21
ELAren ustez guztiz onartezinak dira ETAk bere azken jakinarazpenean berriro egin dituen mehatxuak pertsonen eta ondasunen aurka, bai azpiegituren arloan, bai komunikabideen arloan.

ELAk —eskubide zibil eta demokratikoen defentsatik eta bultzatzen dituen helburu sindikal, sozial eta politikoetatik— uko egiten dio zilegitasuna ETAri epaile eta alderdi izateko horrelako gaietan. ELAren iritziz, ETAk egin dezakeen ekarpenik onena bide armatua alde batera uztea da, herrialde honetan gizarte-aldaketa egin nahi dugunok egitea izan dezagun, beti ere abiapuntu sozial, zibil eta politiko soiletatik

Ez dago beste biderik, gizarte-lana baino. Alde horretatik, ETA traba besterik ez da bidezko borroka horiek egiteko.