ETAren su eten iraunkorra dela eta ELAren balorazioa

2006/03/22

- ELAren iritziz , ETAren agiria berri ezin hobea da; pozez hartzekoa eta duen pisuaren eta garrantziaren arabera baloratu beharrekoa; ziur gaude ez dela erabaki erraza izan; arduraz eta erantzukizunez jokatu du erakunde armatuak, eta hori aintzat hartzen dugu.

- Sindikatu honen esanetan bake eta normalizazio prozesua abian ez jartzeko inolako aitzakiarik ez dauka dagoenekoz estaduak. Beraz, urratsak eman behar ditu estaduak, urrats garbiak, prozesuaren aldeko konpromisoa adierazten dutenak eta prozesu hori geldiezin bihurtzeko erabakia erakusten dutenak.

- ELAren aburuz, honek aukera berriak ematen ditu Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugun indarren arteko indar metaketa azkartzeko eta elkarlana sustatzeko.