Etorkinen Nazioarteko Eguna

2008/12/18
Abenduaren 18an, Etorkinen Nazioarteko Eguna dela-ta elkarretaratzea egin du ELAk Espaniako gobernuak Iruñean duen ordezkaritzaren aurrean. Aldarrikapen data hau Nazio Batuen Batzorde Nagusiak aukeratu zuen 1990ean Langile migrarien eta euren familien eskubideak jasotzen zituen nazioarteko hitzarmena sinatu zela gogoan hartzeko. 2003an sartu zen indarrean hitzarmen hori.