Etxebizitza alorrean Jaurlaritzak interes pribatuen alde jokatu du

2011/04/15
Eusko Jaurlaritzaren egitasmoak oso helburu eskasak jasotzen ditu etxebizitza-beharrei erantzuteko. ELAren ustez, ageriko eta pisuzko kontraesanak biltzen ditu propaganda ofizialaren eta benetan gauzatutako ekintzen artean, eta ekimen pribatuaren alde jotzen du nabarmenki.

Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren 2010-2013 Plan Zuzentzaileak 644,6 milioi euroko[i] kostua du esleituta, bere indarraldiaren 4 urteetarako (114,4 milioi 2010erako, 129 milioi 2011rako, 190,1 milioi 2012rako eta 211,1 milioi 2013rako).

Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunak eta Iñaki Zalaleta azterketa bulegoko kideak aurkeztu dute Donostian ELAren txostena

ELAk, bere garaian, gaitzetsi egin zuen Etxebizitzaren Aldeko Itun Soziala, batez ere bere helburu nagusia eraikuntzako sektore pribatuari laguntzea zelako. Ildo horretan, oraingo azterlanean egiaztatuko dugunez, Plana Itun horren isla da, eta babes publikoko etxebizitzen merkatuan sektore pribatuaren alde jokatzea planteatzen du.