Etxebizitza eskubidea dela eta ez negozioa aldarrikatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak
Gaurko mobilizazioarekin Donostian gertatzen diren etxegabetzeak salatu dira, eta baita gazteak auzoetatik kanporatzen ari direla ere, pisu turistikoen zabalkuntza lehenetsi nahi baita. Inbertsio funtsen eta jabe handien interesak babesten dira, herritarren interesen gainetik. Bildutakoek Groseko Basque Culinary Center berriaren irekiera bezalako proiektu handiak zalantzan jarri dituzte, elite baten errentagarritasunaren mesederako baitira.
Etxebizitza ezin dela negozio izan eta hiriaren turistifikazioa salatzeaz gain, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak honako aldarrikapenak mahaigaineratu ditu:
• Etxegabetzeen debekua.
• Desazkunde turistikoaren beharra.
• Alokairu eta hipoteken prezioa mugatu.
• Eremu publikoaren merkantilizazioa gelditu.
• Herritarrekin parte hartze prozesu errealak egin.
• Bazterketa sozialarekin amaitu.
Bukatzeko, datorren azaroaren 19an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Hegoaldeko lau hiriburuetan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deialdia eta gonbitea egin diete zaie herritarrei.