Etxebizitza guztiontzat! plataformak Jaurlaritzaren etxebizitza politika salatu du

2006/12/22
Etxebizitza guztiontzat! plataformak kontzentrazioa burutu du Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Kontzentrazioaren helburua Jaurlaritzaren etxebizitza politika salatu eta arazo honetan hitzetatik ekintzetara igaro dezan eskatzea izan da. "Aurrekontuak eztabaidatzen ari diren honetan, beste behin argi gelditu da etxebitza ez dela lehentasuna aurrekontuetan. Gainera, kontutan izan behar dugu arazoa bereziki emakumeek, etorkinek eta gazteek jasaten dugula" salatu dute plataformako kidek.

Plataformako kideek azpimarratu dutenez, etxebizitzarako sarbidea gizartearen arazo larrienetakoa izan arren, eskubide horrek urratuta jarraitzen du egun Euskal Herrian.