Zirauntza - Gasteiz

Etxebizitza komunitarioaren itxiera salatu du ELAk

2025/02/13
Zazpi pertsona kaleratzea suposatzen du, eta agerian uzten du Araban indarrean dagoen zaintza sistema prekarioa. Enplegu Erregulazio Espedientea kontsulta aldian dago, baina enpresak ez du proposatzen etxebizitza komunitarioa ixtea ez den beste neurririk.

ELAk urte asko daramatza Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioen egoera kaskarra salatzen. Horren erakusgarri da erresidentzietako lehen hitzarmena lortzeko 6 urte baino gehiagoko mobilizazioen eta greben ondoren, oraindik ez egotea lan baldintzak hobetzeko negoziaziorik. Edo erakunde publikoak ez direla beren lana egiten ari hain funtsezkoa den sektorean.

Gasteizko Zirauntza etxebizitza komunitarioaren kasuan, bi faktoreak elkartzen dira. Alde batetik, lan baldintza eskasak pairatzen dituzte, eta, bestetik, erakundeen utzikeria eta inplikaziorik eza pairatzen dute benetako kalitatezko zaintza bermatuko duten bitartekoak eta baliabideak emateko orduan. Araban, arazo oso larri hori egoitzetan eta etxebizitza komunitarioetan ere gertatzen da, enpresek ia inolako kontrolik jarduten baitute.

Zirauntzan, enpresa titularrak erabaki du etxebizitza itxi eta jarduera amaitzea langile guztientzako EEE bat aplikatuz, 7 pertsona guztira. Horretarako alegatzen dituzten arrazoi ekonomikoak ez dira egia, enpresaren kontuetan ikusten den bezala. Gaur aurreikusita dago azkentzeko enplegu erregulazioko espedientearen kontsulta aldiko azken bilera.

ELAk salatu du egoera hau enpresaren eta hori gertatzea ahalbidetzen duten erakundeen erantzukizuna dela. ELAk bere baliabide sindikal eta juridiko guztiak jarriko ditu langileen esku egoerari aurre egiteko.