Etxebizitzaren Plan Zuzentzailea ‘lurperatu' dute hainbat sindikatu eta gizarte eragilek

2011/03/24
Etxebizitzaren Plan Zuzentzailea ‘lurperatu' dute hainbat sindikatu eta gizarte eragilek
Antzezpenean ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuetako eta Kepasakonlakasa, Elkartzen, Berri Otxoak, Ezker Gogoa, Sare Antifaxista eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluako kideek parte hartu dute.

Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurreanbildutakoek Etxebizitzaren Plan Zuzentzaileari lur eman diote, "plan horrek Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren lerroak jasotzen dituen heinean, krisiak jotako eraikitzaileen sektorearen alde egiten duelako, etxebizitza-eskubidea duten hiritarren alde egin beharrean". Ildo honetan, 2010-2013 urteak bitartean etxebizitza politikak gidatuko dituen planak "ideia positiboak dituen arren -alokairua eta birgaitzearen sustapena, esaterako-, ideia horien gauzapena, gero, Babes Ofizialeko Etxeen esleipendunen kalterako egiten da (eta BOE horien eraikitzaileen onurarako).

Lehenik eta behin, "lurzorua eskuratu eta hiritartze aldera diru publikoa erabiltzea aurreikusten du Planak", bildutakoen hitzetan. Horrez gain, lurzoru eremu berdinean etxebizitza kopuru gehiago eraikitzeko aukera zabaltzen du, "eta hortaz eraikitzaileen mozkinak handitzeko aukera ere". "Gutxi balitz -diote- "bai salmentako bai alokairuko babes publikoko etxebizitzen prezioak igotzeko asmoa du Jaurlaritzaren Planak". Neurri honekin, "eraikitzaileen alde egin ez ezik, babes ofizialeko etxebizitzak jasotzen dituztenen egoera ekonomikoa larritzen da, horien sarbidea ere baldintzatuz". Gainera, "banketxe, kutxa eta eraikitzaileek hutsik edo geldirik dituzten etxebizitzak erabil ditzaten ez da batere neurririk hartzen", aipatutako eragile sozialen arabera.

Alokairu eta salmentako babes ofizialeko etxebizitza eskuratzaileen gehienezko diru sarreren-igoera ere kritikatu dute. Diotenez, "pertsona gehiagori etxebizitza eskubidea bermatu ordez, ditu sarrera gutxien dituztenen sarbideak oztopatzen ditu; gainera, beste sektore horri ateak irekitzean, etekin ekonomikoa etxebizitza eskubidearengan gailentzen du".
"Maizter-kaleratzeen aurrean, neurririk ez"
Bestalde, hipoteka ordaindu ezinik dabiltzan familien maizter-kaleratzeen aurrean neurririk ez dela hartzen eta ondorioz familia horiek izugarrizko zordun etxe gabeko familiak bilakatzen direla nabarmendu dute Etxebizitzaren Plan Zuzentzailearen lurperaketan. Eta hurrengo Etxebizitza Legeari dagokionez?

Arau berriak "hitz politen filosofia berriz ere kutxa, banketxe eta sustatzaileen aldeko eta etxebizitza behar dutenen aurkako neurrietan zehaztuko bada, txarrena itxaron dezakegula" ohartarazi dute. Egoera honen aurrean, sindikatu eta elkarteek honakoa aldarrikatu dute: "Plan gutxiago, negozio gutxiago eta etxebizitza eskubidearen aldeko ekintza