ETXERAT-ek egindako deialdiaren inguruko oharra
2007/12/28
ETXERATek euskal presoen eskubideen alde egindako deialdiaren inguruan, ELA sindikatuak honakoa adierazi nahi du:
1.- ELAk abenduaren 26an ETXERATeko ordezkariei adierazi zien sindikatu honek abenduak 28rako, ostirala, eta abenduaren 31rako deitutako kontzentrazioei sostengua adierazten ziela. Deialdi hori hileko azken ostiraletako diseinu berarekin egingo da, hain zuzen ere, ELAk sustengatu ohi dituen deialdiak.
2.-ELAk soilik aurreko paragrafoan aipatutakoari ematen dio sostengua. ELAk ez du parte hartzen egun hauetan zehar egin daitezkeen zeinahi deialdietan.
3.- ELAk Espainiako Gobernuaren kartzela polita salatu nahi du beste behin. Gainera, presoen eskubideen aldeko sostengua berretsi nahi du, eta presoen senideei elkartasuna adierazi.