Etxetek-eko langileek bertan behera utzi dute greba Aita Mennirekin akordioa sinatu ondoren

2022/05/27
Aita Menni enpresak kudeatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiko Etxetek zerbitzuko langileek bertan behera utzi dute 24 eguneko greba mugagabea, enpresarekin akordio batera iritsi ondoren. ELAk langileak zoriondu ditu akordio honengatik, grebak iraun duen 24 egunetan izandako borrokaren ondorioz.

 ELAk oso positiboki baloratzen du akordio hau zeinek 2022rako %7 ko soldaten igoera jasotzen duen urtarrilaren 1 etik atzerakinekin. 2023, %7, 2024 eta 2025, %3 urte bakoitzean. Urtero KPIaren bermea dago, eta urtero berrikusiko da. Beraz, erosahalmenari eustea ziurtatuta dago. Gainera, 2022rako 11 eguneko soldataren ordainsari bat sartzen da.

Gainera, hitzarmeneko 4 urte hauetarako, urte bakoitzean 30 lanordu gutxiago izatea jasotzen da, guztira, 120 ordu gutxiago.

Era berean, nabarmen hobetzen dira ordaindutako lizentziak, eszedentziak eta laneko osasuna.