Udalhitz

EUDELek akordioa berritzeko etxeko lanak egin gabe jarraitzen du

2025/11/07
EUDELek akordioa berritzeko etxeko lanak egin gabe  jarraitzen du
Azken bileratik hilabete eta erdi pasatuta, bide erdian bilera bat bertan bera utzi eta gero, EUDELek ez du dokumentaziorik bidali eta azaroaren 28rako aurrikusitako bilera bertan behera utzi du. ELAk, gaurko bileran, 4.000 langile baino gehiago k negoziazioaren, edukien eta mobilizazioen alde emandako sinadurak mahai gainean jarri ditu.

Gaur, azaroak 7, Udalhitz hitzarmenaren negoziazioaren bosgarren bilera ospatu da. Azken bileratik hilabete baino gehiago pasatu arren, EUDELek ez du bilerarako inongo dokumentaziorik aurrez bidali eta negoziazioa blokeatu du, bai Udalhitzeko mahaian eta baita udaletako negoziazio mahaietan ere.

Gaurko bileran, hainbat gai tratatzea aurrikusita zegoen, hala nola, Euskara, soldatak, bajen osagarriak, lan osasuna, barne sustapena, behin-behinekotasuna edo eskubide sindikalak. Gai potoloak eta Udalhitz hitzarmenaren bizkar hezurra direnak. EUDELek, mahaian bertan, gai batzuen inguruko proposamen bat helarazi digu, eta beste guztien inguruan ez du inongo proposamenik ekarri.

EUDELeko alderdien artean ezberdintasun handiak dauzkatela esan digute eta Euskararen inguruan adibidezproposamen ezberdinak jarri dituzte mahai gainean EHBildu eta PSEk. EAJk, ez du ezer ekarri.

Errelebu kontratuaren inguruan, erantzunik ez. EHBildu eta PSEk alternatiba bat aurkeztu dutela esan digute baina ez digute ekarri. Hala ere, EAJk, proposamen hau udaletara bidaltzea blokeatu du, premisetakoan hitzartutakoa urratuz.

EUDELek etxeko lanak egin gabe jarraitzen du eta hamabost urtetan blokeatuta egon den Udalhitz hitzarmena berritzeko premisetan sinatutakoa edukiz bete behar da: Enplegua kontsolidatu eta pribatizazioari ateak itxi, eros ahalmena berreskuratu, Euskaraz lan eta bizitzeko neurri zehatzak adostu, gazteberritze planak berreskuratu, lan osasuna gai zentral bezala jorratu...

Hau esanda, azken hiru astetan EAEko udaletan egindako bisita, asanblada eta bileratan langileek emandako 4.000 atxikipen sinadura baino gehiago mahai gainean jarri ditu ELAk eta EUDELi galdegin dio ea Udalhitz berri bat lortzeko helburua daukan ala ez, beraien jokaerak, udal langileenganako errespetu gutxi erakusten du eta.

ELAtik urjentziaz eskatu dugu, lehen bait lehen, beste bilera bat ezartzeko, gaur mahai gainean jarri dituzten gaien inguruan irakurketa bat egin eta negoziazio honi martxa emateko.

EUDELek eten bat eskatu du eta honen ondoren esan digute, proposamen orokor bat ekarriko dutela, baina gaurkoz ez daudela beste data bat jartzeko moduan eta Azaroaren 28rako aurrikusita zegoen mahaia bertan behera gelditzen dela.

Jokabide honekin, EUDELek argi erakutsi du egoera hau denboran luzatu eta langileak desaktibatzea dela beraien nahia. ELAk ez du jarrera hau onartzen eta azken hilabetean egindako lanarekin aurrera jarraituko dugu. Langileekin egon, beraien ezinegonak partekatu eta mobiliazioak bultzatuko ditugu, euskal udaletan aplikagarria izango den edukidun Udalhitz berri bat edo udal esparruetan hitzarmen propioak lortu arte.