Eudelek eta CCOOek (gutxiengoan) toki eta foru administrazioko hitzarmen eskaxa sinatu dute

2004/06/16

Hiru hilabetez negoziazioak egiten ari zirenaren itxura egin ondotik, gaur, ekainaren 17an EUDELek eta CCOOek lortu duten akordioa sinatuko dute. Ondorioz foru eta toki administrazioaren sektoreko negoziazioa amaitu dela "salduko" digute.

Negoziazio-iruzur hau soldata igoera soilean eta ezer gehiago ezin mugitzean laburbiltzen da.

Atalka:
%3,2ko soldata igoera, honela lortzen da: a) Madrilen sinatutako akordioak plagiatzea b) duela hilabete batzuk Eusko Jaurlaritzak EAEko mahai orokorrean inposatu duenera (UGT eta CCOOen sinadura konplizearekin) ez iristea ere eta c) aldez aurretik, eremu sektorialean eta instituzioetan inposatu behar diguten %3,2 eskaxa baino zeozer gehiago lortzeko aukerarik ez izatea.

Mugak. Legaltasuna bete eta justifikatzeko bakarrik, negoziazio mahaiak irikiko zituztela susmatzen genuen, jakinda hilabeteak badaramatzatela legez kanpoko egoeran. Agirien irakurketa zehatzak argi uzten du:

* Legaltasuna betetzeko: "Aurreko akordioak, erakunde bakoitzean nahitaez deituko diren negoziazio mahaietara eramatea onartzen da, eskuduntzak dituzten organoen akordioen bitartez egingo den promulgazioaren aldez aurreko pausua izanik."

* Gainontzeko edukietan aurrera ez egiteko: "Langileen gainontzeko lan baldintzei dagokienez, aurreko akordioetako homogeneotasun parametro berdinetan mantenduko dira inongo Toki Administraziok aldaketa egiteko aukerarik izan gabe."